Albisteak

SUSPERTZEN PROIEKTUA

Zuzendaritza Batzordeak Komunikazio Planaren Birformulazioa eta abian jartzeko egin beharreko ekintzak onartu ondoren, horietako bat gure bazkideei Gestio Planean aurreikusitako proiektu eta jardueren bilakaera jakinaraztea izan da, eta hilabete honetan Javier Sotilek gidatutako SUSPERTZEN PROIEKTUArekin hasi gara. Proiektuaren lehen lanari Ispilu Kooperatibista deitu genion, eta ALEk 2022an argitaratu zuen, non gizarte gisa aurre egin beharreko […]

Abian da Challenge Mondragon Cityren beste edizio bat, hirugarrena

Joan den ostiralean, irailaren 27an, Arrasateko Kulturaten jarri zen martxan aurtengo edizioa, 2025eko apirilaren 10ean herri bereko Amaia antzokian amaituko dena. Taldeen inskripzioa irailaren 9an ireki eta urriaren 25ean itxiko da. Bi eta lau pertsona arteko taldeek eman ahal izango dute izena, zehazki 16-18 urtekoen eta 19-24 urtekoen kategorietarako. Eta erakundeak proposatzen dituen erronken barruan […]

FELIX ORMAETXEA URIBETXEBARRIA HIL DA

Gure bazkide Felix Ormaetxea Uribetxebarria joan den astelehenean hil zen, 2024ko uztailaren 29an, Arrasaten. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen sustatzaile eta sortzaileetako bat izan zen 2007an, eta gure Elkarteko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide, artean Jose Mari Larramendi buru zelarik. Don Jose Maria Arizmendiarrietaren miresle eta jarraitzaile nabarmena eta eredu kooperatiboaren babesle sutsua. euskaltzale konbentzitua ere izan zen, […]

HITZALDIA: ZIGOR EZPELETA

Gaur, maiatzaren 15ean Arizmendiarrietako Lagunen Elkarteak Batzar Nagusia egingo du Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan (Goiru kalea, 1A Eraikinean) 18:00etan. Batzarraren ondoren, 19.00etan gutxi gorabehera, publiko orokorrarentzat irekia izango den ekitaldi batean, Zigor Ezpeleta, MONDRAGONeko Gestio Sozialeko Zuzendaria, hitzaldi honekin parte hartuko du: “Eraldaketaren Erronka”

Jose Maria jauna, zer egingo dugu? (Jose Ignacio Garate)

Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen familia apal batean, Markina–Xemeingo Barinaga elizatean, Bizkaian, eta 1976ko azaroaren 29an hil zen, Arrasaten (Gipuzkoa), 35 urtez Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ideologo eta sustatzaile gisa lan oparoa egin ondoren, zeinak aitorpen unibertsala baitu. Hil zen egunetik bertatik hasi zen kooperatiba mugimendua haren irakaskuntzaren eta jarraibideen umezurtz sentitzen. Are gehiago ziurgabetasun […]

Genero ikuspegia kooperatibetan

Kooperatibek, gizarte jakin batean errotuta dauden erakundeak diren heinean, gizarte horretan indarrean dauden balioak, jarrerak eta harremantzeko moduak islatzen dituzte. Genero ikuspegiak, generoak pertsonen aukeretan, roletan eta harremanetan duen eragina ikustarazten laguntzen digu. Kooperatibak erakunde berdinzaleak dira. Balio hori abantaila izan daiteke genero berdintasuna sustatzerakoan. Baina batzuetan, genero berdintasuna berez bermatzen delako ustea dagoenean, zailtasunak […]

Jose Mari Larrañaga, Kooperatibista

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean (ALE) hamarkada luze batean lana, ilusioa eta pasioa partekatzeko zortea izan dugunok, beti ikasi dugu Jose Marirekin taldean lan egiteko modu bat eta balio kooperatiboen muina komunikatzeko metodo bat. Haren proposamenak eskuzabalak izan dira, mugarik gabeak, kalkulurik eta taktikarik gabeak. Askotan harritu egiten gintuen. Haren bizitzan zehar ezagutu dutenek Eskoriatza jaioterriarekin zuen […]

Bilera Lehendakariarekin 2023/12/26

Abenduaren 26an, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) Zuzendaritza Batzordeko kideek bilera bat izan zuten Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariarekin, elkartearen proiektu nagusiak eta hasten ari direnak aurkezteko. Proiektu horiek ingurune kooperatiboaren etorkizuneko erronketara bideratutako estrategia berriak jorratzen dituzte. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Lehendakariari, egindako harrera onagatik, interesagatik eta Elkarteak egiten duen lana aitortzeagatik.

2023KO ARIZMENDIARRIETAREN EGUNAREN GRABAZIOA

Azaroaren 22an bi hitzaldi izan genituen Arizmendiarrietaren Egunean. Arrasaten egin zen, Goi Eskola Politeknikoan, jende askorekin: 1) PONENTZIAREN IZENBURUA:” ZAHARTZEAREN ERRONKA” Gurutz LINAZASORO – Neurologoa Parkinson eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen Programaren zuzendaria Gipuzkoako Poliklinikan. 2) “BELAUNALDIARTEKOTASUNAREN GAKOAK EKINTZAILETZAN” Apurva SAN JUAN Ekintzailea eta LUP kooperatibaren Co-founder-a Ekitaldira joaterik izan ez zenutenentzat eta bertaratzeko zortea izan […]

Lourdes Idoiaga: “Arizmendiarrietaren funts bibliografikoa gizarteratzen jarraituko dugu”

Hilaren 29an 47 urte bete ziren Jose María Arizmendiarrieta hil zela. Lourdes Idoiaga Goienan izan zen eta maiatzetik Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko lehendakaria dela azaldu zigun. 2007an sortutako elkartea da, eta Arrasateko esperientzia kooperatiboa ezagutaraztea du helburu. Hau da bideoa, norbaitek ezin izan bazuen ikusi: (Ikusi elkarrizketa Goienan)